XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1989

02.17 ETB1en Xabier Otaegiren eta Piter Ansorenaren Funtzioa saio ospetsua hasi zen (1. argazkia).

02.28 Andaluziako egunean Canal Sur de Televisión jarri zen martxan.

03.18 Alderdi demokratikoek deitutako manifestazioa egin zen Bilbon. Leloa Bakea orain eta beti izan zen.

03.20 Jesús María Leizaola Lehendakari Zaharraren hileta egin zen Donostian.

04.05 Bilbon telebista autonomikoen artean hitzarmena egin zuten Irratitelebista Erakunde Autonomikoen Federazioa (FORTA) sortzeko (2. argazkia).

04.08 Euskal Telebistaren bi kateetan nekazaritza eta abeltzaintzari buruzko saioa ematen hasi ziren. Sustraia izenburua zuen eta astean behin emateko zen. ETBko saio klasikoetako bat da.

04.10 ETBko saiorik aipagarrienek TP saria hartu zuten Madrilen.

04.15 Radio Vitoriak antolatutako Arabako Kirolari Ospetsuak sariak banatu ziren (3. argazkia: Pablo Laso).

04.29 Euskal Telebistako lehenengo Hitzarmen Kolektiboa sinatu zen eta lehenengo aldiz egin zen lanpostuen balorazioa ere.

05.02 Madrilgo Autonomia Erkidegoko presidenteak, Joaquín Leguinak, Telemadrid inauguratu zuen.

05.04 Hemen eta Munduan asteroko albistegiak Terra Lliure taldeko buruei egindako elkarrizketa eman zuen esklusiban. Egun batzuk geroago Estatuko Fiskal Nagusiak, Javier Moscosok, elkarrizketa emateagatik erantzukizunak eskatzeko ikerketa egitea agindu zuen.